Lan Zuzenbidea

Lanetik kaleratu zaituzte eta zure eskubideak nola defendatu ditzakezun jakin nahi duzu?

Langileen eskubideak defendatzen espezializatutako bulegoa da. Bidegabeki kaleratu bazaituzte, enpresak soldatak zor badizkizu edo autonomo faltsua zarela uste baduzu, zure enpresarekin negoziatzen edo bide judizialetik zure eskubideak defendatzen lagunduko dizugu.

Enpresek kaleratzeak justifikatzeko “langilearen lan etekinen jaitsiera luzatua” erabiltzen dute aitzakia bezala. Baina aitzakia hori erabiltzea beti ez da nahikoa eta kaleratze bidegabe baten aurrean egon gintezke, enpresak langilea berriz hartzera behartuz edo langileari indemnizazio bat ordaintzera behartuz.

ICONOS_WEB_laboral2

Kaleratze gutunen edukiak garrantzi handia du kaleratzea arrazoi sendoengatik egin dela edo ez jakiteko. Kaleratua izan bazara eta enpresak kaleratze gutunean jarritako arrazoiak egiazkoak ez direla uste baduzu, jarri gurekin kontaktuan zure zalantzak argitzeko.

Bide judizialaren aurretik saiatu beharreko kontziliaketak ez badu ondorio positiborik, Lan Epaitegiaren aurrean demanda tarteratzeaz arduratuko gara, zure eskubideak amaieraraino defendatzeko.

  • Kaleratze bidegabea
  • Kaleratze nulua
  • Soldaten erreklamazioa
  • Autonomo faltsua
  • Ezgaitasun prozesuak
  • Kontziliaketak

Kaleratze bidegabe bat erreklamatzeko 20 egun besterik ez daude, beraz, akzio legalak lehen bait lehen hastea oso garrantzitsua da.

JARRI KONTAKTUAN gurekin