Bulegoa

Inplikazioa, gardentasuna, hurbiltasuna, tratu pertsonalizatua eta ordutegi malgutasuna.

Inplikazioa, gardentasuna eta hurbiltasuna

Bulegoaren filosofia egoerak ahalbidetzen duen guztietan auziz kanpoko konponbideak bilatzea da bezeroaren onerako denean, kostuak eta denbora murriztuz. Kasu guztietan inplikazio maila bera erakusten dugu, bezeroentzat beraien asuntoak duen garrantziaz kontziente garelako.

Epaiketak egiten esperientzia handia

Epaitegi-kanpoko konponbidea ezinezkoa denean edo behin saiatuta nahi diren fruituak ez badira jaso, bezeroa lasai egon daiteke epaiketak burutzen dugun esperientzia dela eta, bere eskubideak behar bezala defendatuak izango direla jakinez hasieratik bukaerara, bide eta aukera guztiak agortuz dagokion epaitegiaren aurrean.

Disziplina anitzeko bulegoa Donostiako erdialde eta Amara tartean; autobus parada asko bertan eta Easoko Euskotren estaziotik 5 minututara oinez. Aparkatzeko toki ugarirekin inguruan, Pio XII-ko parking publikotik 2 minututara.

 

Nola iritsi ikusi

Arreta pertsonalizatua euskaraz

Arreta euskaraz nahi baduzu, bulego honetan euskaraz egin ahalko duzu arazorik gabe. Oihana Ezquerro abokatuak euskara du bere ama hizkuntza eta zurekin tratua euskeraz egingo da hala nahi izanez gero, baita beste alderdiarekin negoziaketak ere horrek egoera arindu edo erreztu badezake.

Metodologia

Aurretiazko presupuesto itxi bat egiten da kasuan lanean hasi aurretik. Zure kasuari buruzko informazio eguneratua izango duzu aldi oro. Prozesuan aurkezten diren idatzi eta dokumentu guztien kopiak emango zaizkizu. Ordutegi malgutasuna eta tratu pertsonalizatua.

  • Bezeroen iritzietan oinarritzen gara
  • Zure kasuari buruzko informazio eguneratua izango duzu aldi oro.
  • Prozesuan aurkezten diren idatzi eta dokumentu guztien kopiak emango zaizkizu.

Ordutegi malgutasuna eta tratu pertsonalizatua.

Hauek dira eskaintzen ditugun balore eta zerbitzuak, bezeroaren arreta eta bere lasaitasunak prozesu osoan zehar berebiziko garrantzia duelako.

Bezeroen iritzietan oinarritzen gara

Bulegotik pasatu diren bezeroek erakutsitako inplikazioa eta lortutako helburuak gailentzen dituzte. Sail ezberdinetako esperientziari esker, Familia Zuzenbidea edo Lan Zuzenbidean besteak beste, eta beste erakunde batzuekin bulego honek dituen kolaborazioei esker, Donostiako Alquileres Donostia inmobiliaria edo Zurich Aseguru etxeak bezala, asunto guztiak azkar eta arin praktikan jartzea ahalbidetzen dute.

Kontsultatu gure bezeroen iritzi eta esperientziak gure Google-eko orrialdean

Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko Abokatua

5077 kolegiatua