Zuzenbide Zibila

Zuzenbide Zibila zabala den einean, bulego hau alokairu zuzenbidean, hipoteka gastuetan eta aseguru etxeen aurreko erreklamazioetan espezializatu da.

ICONOS_WEB_civil

Etxe bat alokatua baduzu eta maizterrak ordaintzeari utzi badio edo aldiz, zu bazara maizterra eta errentatzailearekin arazoak badituzu, zure eskubideak nola defendatu ditzakezun informatu zaitez. Alokairu kontratu egoki bat prestatzea etorkizuneko arazoak ekidin ditzake, etxebizitza edo lokal bat izan.

Euskadin nahitaezkoa da errentatzaileak alokairuaren fidantza eta kontratuaren kopia bat Eusko Jaurlaritzako Bizilagun zerbitzuan aurkeztea. Maizterrak depositu horren kopia bat edukitzeko eskubidea izango du, alokairua bukatzean fidantzaren itzultzea eskatzeko. Egoera horretan bazaude baina fidantza ez badizute bueltatu, jarri gurekin kontaktuan zer egin jakiteko. Aldiz, zure maizterrak etxea oso kaltetua utzi badizu eta kantitate horiek fidantzatik deskontatu behar badituzu, Alquileres Donostia inmobiliariarekin kolaboratzen duen bulego honekin kontaktuan jarri.

Alquileres Donostia inmobiliaria, alokairuetan espezializatutako inmobiliriaria da eta aholkularitza legala bulego honen bitartez jasotzen du. Inmobiliaria honen bezeroek edo behar duen edonork gai hauen inguruan duen edozein arazoren aurrean aholkularitza legala ziurtatua izango du, alderdien arteko negoziaketetan eta desauzio prozesuetan esperientzia duen bulegoa baita.

Trafiko istripu bat izan baduzu edo lapurreta bat sufritu baduzu eta zure aseguru etxeak ez badizu konpentsatu nahi, zure eskubideak nola defendatu kontsultatu dezakezu. Zurich Aseguru etxearekin ere kontaktuan gaude eta haien aseguratuen arazoekin lotutako epaiketak eta prozesu legalak ere jorratzen ditugu.

  • Hiri-alokairuak:
  • Errenten erreklamazioa
  • Desauzio demandak
  • Etxebizitzen edo lokalen alokairuak
  • Jabeen erkidegoei aholkularitza
  • Alquileres Donostia inmobiliariarekin lankidetza
  • Aseguruak:
  • Istripuak
  • Aseguru etxeei erreklamazioak
  • Trafiko istripuak
  • Lapurretak merkataritza dendetan
  • Banku zuzenbidea:
  • Zoru klausula eta hipoteka gastuak

Aholkularitza behar baduzu edo egoera zehatz bat nola aldatu jakin nahi baduzu, deitu eta eskatu zure zita inongo konpromezurik gabe.

JARRI KONTAKTUAN gurekin