Familia Zuzenbidea

Dibortziatu nahi duzu, baina ez dakizu zein den bide egokiena?
Auzi-dibortzio baten ondorioen beldur zera?

Bulego honetan prozedimendu osoan zehar aholkatzen zaio bezeroari, ADOSTASUNEKO DIBORTZIOA izan, hala AUZI-DIBORTZIOA izan. Bi alderdien nahiak asetu ditzakeen hitzarmen erregulatzaileak egiten esperientziarekin, baita gure bezeroen nahiak epaitegian defendatzen ere, akordiorik lortu ezingo balitz.

Familia Zuzenbidearen inguruan sortzen diren zalantzak ugariak izaten direnez, bulegoaren helburu nagusia haiek argitzea da. Baita bezeroaren helburuak lortzera bideratutako aholkularitza integrala burutzea ere.

ICONOS_WEB_familia

Bikotearen arteko harremana ona denean eta horrek akordio batetara iristea ahalbidetzen duenean, bulego honetan bide horretan aholkatuko zaizue, zuen egoera partikularra kontutan hartuta (egoera ekonomikoa, seme-alabak, irabazpidezko ondasunak edo ondasun-banaketa sistema kontutan hartuz), hitzarmen erregulatzaile apropos bat prestatzeko eta seme-alabak dauden kasuetan, haiek bisitatzeko sistema adosteko.

Aldiz, akordioa ezinezkoa balitz, zure interesak prozedimendu judizialean defendatuak izango dira hasieratik bukaerara, dibortzio demanda prestatuz (edo erantzuna), hitzarmen erregulatzaile batekin, ezkontza-ondasunen likidazioarekin etab.

  • Adostasuneko dibortzioak
  • Auzi dibortzioak
  • Hitzarmen erregulatzaileen prestaketa
  • Guraso arteko neurriak
  • Banaketak
  • Zaintza eta jagoletzan aholkularitza
  • Behin-betiko neurrien aldaketak
  • Janari pentsioen erreklamazioak

Zure familia-egoera aldatu nahi baduzu, edo aurretik duzun hitzarmen erregulatzaile bat aldatu nahi baduzu, deitu eta zita eskatu konpromezurik gabe.

JARRI KONTAKTUAN gurekin